ORDEZKARITZA ORGANO GORENA - OOG 
Eskolako kontseilua ikastetxe bateko ordezkaritza organo nagusia da. Zuzendaria batzordeko burua da eta ikas-komunitateko ordezkariekin osatzen da
I. Familien ordezkariak
II. Ez irakasleen ordezkariak
III. Irakasleria
IV. Udaletxeko ordezkaria
Eskolako Organo Gorenak urteko plana eta memoria onartzen ditu, arautegia, ekintza osagarriak eta ordu-kanpokoak. Hobekuntzak bultzatzen ditu eta gai orokorrak ere lantzen ditu.
Kontseiluko bilerak hausnarketarako eta ikas-komunitateko estamentu guztien arteko kolaboraziorako dira. Urtean, gutxienez, hiru aldiz biltzen da eta behar den guztietan.
Eskolako Organo Gorena batzordetan antolatzen da: batzorde iraunkorra, jangelako batzordea, kudeaketa ekonomikorako batzordea, …
Bi urtetan behin, EOOGa osatzeko hauteskundeak ospatzen dira.