ORDUZ KANPOKO EKINTZAK

 

 

·         Marrazketa        

·         Ingelera

·         Dantza

·         Jokuak

·         Frantzesa

·         Judoa

·         Informatika

 

 

EKINTZA BAKOITZAK 8 € (inguru)  KOSTATZEN DU

 

Hemen agertzen dira ikasturte honetan izango ditugun kanpoko ekintzak.  Urrian hasiko dira. Informazioa jasoko duzue. 4 urtetik aurrera eskaintzen dira.

Gerta daiteke ekintzaren bat ez sortzea taldea osatzen ez delako.

Orduz Kanpoko ekintza guztiak Guraso Elkarteak antolatuta daude.

Egiten dira euskaraz eta bakoitzak hilean 8 € inguru balio du.

Ordaintzeko, hiruhilabeteko kuota batez egiten da, 24 €koa. Hau dela eta, ekintza bat uzteko edo ekintzaz aldatzeko hurrengo hiruhilabetea hasi baino lehen esan behar da.

 

Kanpoko ekintzako arduraduna: Ramón Arruabarrena (eskolako irakaslea)

Altak , bajak  edo edozein aldaketa egiteko irakasle honen bidez egin behar dira. Derrigorrezkoa izango da paper bat sinatzea nahi badugu ekintzaz aldatu.

 

Oxinbiril Guraso Elkarteak, Covid-19 dela eta, Goizeko harrera eta Eskolaz kanpoko ekintzak bertan behera utzi beharko ditu, Legea eta eskolan ezarrita dauden protokoloak betetzeko. Espero dugu, lehenbailehen, egoerak hobera egin duelako, eskaintzeko aukera izatea.